XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HERRIZAINGO-SAILA Uztailaren 20ko 178/1988 DEKRETOA, ohiz besteko euri-jasak direla eta, Kalte-haztapen eta Neurri-aurkezteko Batzordea sortaraziz.

Gaudeneko 19an izandako euri-jasak direla eta, Euskadiko zenbait lurralde eta herritan sortu den egoeraren larria ikusiz, behar-beharrezko gertatzen da jasandako kalteen haztapen zuzena egitea, berehalaxe eta ahalik eta lasterren, Herri-Arduralaritzak, jasandako kalteak arindu eta kaltedun gertatutako egoerak lehengoratzeko xedez, beharrezko neurriak egoki eta modu eginkorrez antolatu ahal izateko moduan.

Alor kaltedunen ugariak eta ekintzen eginkortasunik haundiena lortu beharrak erabateko ekintza, guztien ahaleginak bilduz, eskatzen dute.

Horrexegatik, egin beharreko lanaren nolakoa eta Batzorde horri eraginkortasunez hornitu beharra kontutan hartuz, Dekreto honek teknikari deritzo gehienbat Batzorde horri, bere osatze-moduari eta bere gain jarritako egitekoei darieneantxe.

Guzti horregatik, Herrizaingo-Sailburuaren saloz, Jaurlaritza-Batzarrak 1988.eko Uztailaren 20an egindako berarizko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Atal bakarra 1.- Kalte-haztapen eta Neurri-aurkezte Batzordea sortarazten da, oraintsuko ohiz besteko euri-jasen ondorioz Euskadiko zenbait eskualdetan sortarazi den egoera aztertu eta haztatzeko, eta bai sortu diren beharrei erantzun eta kaltedun gertatutako alor eta ihardunak bere onera itzuliarazteko behar adinako neurrien saloak aurkeztu diezaizkion Jaurlaritzari eta bere kideei.

2.- Herrizaingo-Saileko Arduralaritza eta Egitamugintza-Sailburuordea izango da Batzorde horretako buru, Herri-Babeseko Artezkariaz gainera Jaurlaritza-Sailetako ordezkari bana eta Foru-Diputazioetako ordezkari bana direla Batzordekide.

AZKEN ERABAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean, eta esku ematen zaio Herrizaingo-Sailburuari Dekreto hau garatu eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen aginduak emateko.

Gasteizen, 1988.eko Uztailak 20. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Herrizaingo-Sailburua, LUIS MARI RETOLAZA IBARGUENGOITIA.